EAJ-PNVk bertan behera utzi ditu Iruñean eta Gernikan egiteko zituen ekitaldiak,Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentearen erailketaren aurrean bere dolumina adierazteko
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarra, gaur arratsaldean bilduta, gaurko antolatu zituen hauteskunde ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du, Isabel Carrasco Leongo Alderdi Popularreko eta Diputazio Probintzialeko presidentearen erailketaren aurrean bere dolumina eta gaitzespena adierazteko. Gaur arratsalderako antolatuta zeuden ekitaldien artean zeuden Andoni Ortuzar EBBko presidenteak , Izaskun Bilbao Europar Parlamenturako hautagai jeltzaleak eta Manu Ayerdi Napar Buru Batzarreko presidenteak eskainiko zuten mitina eta Gernikan egiteko zegoen ekitaldi politikoa, zeinetan Itxaso Atutxa EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak parte hartuko zuen.
Andoni Ortuzar Puerta del Camino hotelaren aurrean bilduta zeuden kargu,alderdikide eta alderdizaleen aurrean agertu da Iruñean, EBBk erailketaren aurrean hartu duen erabakiaren berri emateko. Jeltzaleen burua hunkituta agertu da Leongo PPren buruzagiaren erailketagatik, eta bere dolumin mezua adierazi die Carrascoren familiari eta Alderdi Popularreko kide guztiei. "Euskaldunok ondotxo dakigu hauteskunde kanpaina batean biolentziak zer suposatzen duen. Ez dago arrazoirik heriotza bat justifikatuko duenik, eta familiari eta PP osoari gure solidariotasuna adierazteko, EBBk gaurko kanpaina ekitaldi guztiak bertan behera uztea eta Isabel Carrascoren heriotzagatik minutu bateko isilunea gordetzea erabaki du".
Ahots kortea
Ещё видео!