2021eko urtarrilaren 2an Bilbon egindako ekimena: korrikaldia, ekitaldia eta agerraldia. Agerraldia, Hego Euskal Herriko gainontzeko lau herrialdeetan ere egin zen.
Ikaragarria izan zen eguraldi txarraren aurrean gazteok erakutsitako jarrera: askatasuna, konpromisoa, elkartasuna eta maitasuna helarazi genien espetxeetan eta deserrian ditugun kideei.
Aldarrikapen nagusia, gatazka politiko-armatuaren ondoriozko preso eta iheslariak ezagutu behar dituen azken belaunaldia izan behar garela. Azkenak bidea urratu arte, #GazteokZuekin!
Ещё видео!