Martxoaren 2an ziklo baten amaiera ospatu genuen zuek denokin. Zaila da horrelakoetan hitzekin asmatzea, guk geuk ez baikenekien zer nolako atsedena hartzera gindoazen. Horregatik, agian, Intxaurrondon gertatutakoak, hitzak baino, emozioak jarri zizkion egiten genuen horri; ia 500 pertsonak, lau pareta horien artean, partekatu genuen horri: Grina. Zirrara. Maitasuna. Adiskidetasuna. Pertenentzia.
Ez genekien zuek denoi zer oparitu guri emandako bermearengatik; eta hau egitea erabaki dugu azkenean. Azken lau kontzertuetan, Atarrabian, Gasteizen, Bilbon eta Donostian eman diguzuena iruditan laburbildu, @holyfire.studio (Alain Martinez) bikainaren eskutik.
Gozatu ikusten, eta besarkada estu bana denoi 💜
Ещё видео!