Bizkaiko egoera traineru batenarekin konparatuta, José Luis Bilbaok norabide berean arraun egiteko deia egin dio gizarteari aukera barriak bilatzeko Bilborekin eta Bizkaiarekin, "Guggenheim-en faroa biztuta, ondoizate gehiago erakartzeko, hobeto bizitzeko".
Bizkaiko gizartea gonbitatuta Bilboko Ensanchean izan den ekitaldian, Bizkaiko Ahaldun Nagusi eta Aldundiko buru izateko EAJ-PNVren hautagaiak gizartea bat egitera deitu du "aurrera egin ahal izateko"
Ekonomia alorreko, kulturako, kiroletako, politikao eta bestelako esparruetako jende esanguratsuaren aurrean, José Luis Bilbaok iraganeko garai latzak ekarri ditu gogora; birmoldaketak, desertifikazino industriala, langabezia-tasa ikaragarriak... gogoratu ditu. "Beti aurrera egin dugu, gaur ere bai, eta, beti bezala danok batera irten behar dugu egoera honetatik" ziurtatu du. "Elkarrekin, langileak
eta enpresaburuak. Merkatariak eta enplegaduak. Autonomoak eta pentsiodunak. Maisuak eta andereñoak. Ikasleak eta lanbakoak. Gazteak eta edadekoak..."
Traineru bat izango balitz bezala, Bizkaiak esku guztiak behar dituela esan du "norabide berean arraun egin eta itsaso zabalera irtetzeko". Bilbao eta Bizkaiarekin aukera berriak bilatzeko beharrizana azpimarratu du eta Guggenheim ere aipatu du horren harian, "aukera barriak bilatzeko, Guggenheim-en faroa biztuta, ondoizate gehiago erakartzeko, hobeto biziteko".
Ahaldun Nagusia Bilbao-Bizkaiaren aliantza mantentzearen aldekoa ere bada "nahi dugun aliantza bakarra Bilboren eta Bizkaiaren artekoa da. Kudeaketa publikoan konfiantza, segurtasun osoa eta zorroztasuna nahi duten milaka eta milaka andra eta gizonen arteko aliantza".
Bilbaoren ustez gaurko eta biharko balioak jakintza, teknologia, berrikuntza eta elkartasuna dira. "Elkartasuna txarto pasatzen dabilzanak mantentzen dituzten familiekin, elkartasuna inor atzean ez geratzeko amaitu du laguntza sozialak behar dituztenak eta gizarteko kaltetuenak gogoratuz.
Ещё видео!