Azkoitiko enpresa bat da IBARMIA —familiarra, hasieran—, eta makina-erreminta fabrikatzen dihardu azken 60 urteotan. Gaur egun, 130 langile ditu IBARMIAk, eta ekoizpenaren % 80 esportatu egiten du, Europako zenbait merkatutara, AEBra, Txinara eta Indiara, besteak beste. Filial bat du Alemanian, eta Txinan ere ekoizten hasi da, hango merkaturako bakarrik.
"Etorkizuneko merkatuaren joerei antzematen laguntzen digu TECNALIAk, baita geure kabuz bultzatu ezin ditugun garapen teknologikoei ekiten ere; horri esker, denbora gutxiago behar izaten dugu produktu berriak plazaratzeko". Arrate Olaiz, IBARMIAko Berrikuntza zuzendaria.
Ещё видео!